banner tamborrada

Historia

1998ko urtarrilaren 20 batean hasi zen.

Seme-alabak gaztetxoen danborradan Sarriegiren piezak jotzen parte har zezaten Alderdi-Eder alderantz bideratu ondoren hainbat gurasok kafetegi batean bildu ziren herrimin punttuarekin.

Hantxe sortuko zen helduen danborrada martxan jartzea piztuko zuen txispa.

Bilera neketsuak, hainbat kontaktu, koordinazio lan handia; oihalak, sastrea, danborrak, barrillak, zotzak, banderak... mila zehaztapen lotu beharrekoak. Eta, batez ere, ilusioz betetako jendeaz Ikasbide Kultur Elkarteko danborrada irtetzen da 1999ko urtarrilaren 20an.

Aurreneko urtean hirurogeita hamar kide irten ziren, gaur egungo ibilbide berberari ekinez. Bide hontan Amara Berriko elkarte eta eskola gehienen aurrean jotzen dira piezak.

Ikasbide Ikastolara iristeko unea aipagarria izaten da oso: bertan Ikasbide K. E.-ko danbor nagusiak gaztetxoen danborradan aritutako danbor nagusiari eskaintzen dio aginte makila, berak zuzendu dezan Donostiako Martxa.

Gaur egun, 19 urte igarota, 110 kidek osatzen dugu jada egonkortutako danborrada zabala.

Danbor nagusia: Adolfo Ezeiza.

 

Janzkiak

Helduen jazkera txikien danborradakoaren berbera da. La Vallière Fusileroen Erregimendu frantsesarenean oinarritua dago. Kasaka berdea da, galtzak zuriak eta polainak, berriz, gorriak.

Barrilariek sukaldari janzki zuri klasikoa daramate, perrexila eta guzti.

Urketariak kolore ezberdin ikusgarriz doaz: buruko zapia eta zuria txanbra zuriak, xal koloretsua gona luzearekin joku eginez, eta oinetan abarkak daramatzatela.

Aipagarria, Labaien jaunaren ikerketak dioenez, Erregimendu haren bandera euskal ikurrina bera dela.

 

Txaranga

Laguntzen digun musika banda 19 kidez osatutako SASTAKAI taldea dugu. Hasiera-hasieratik dabiltza gurekin, pozarren, beti ere.